Zuzendariari

Belaunaldien arteko atzerapena

Mikel Agirregabiria.
Aitona eta hezitzailea.
2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Julenen birraitona-amonak 20ko hamarkadan jaio ziren, zinema ezagutu zuten pantaila sozial eta jendetzaren espektakulu gisa, baina haien eskoletan ez zuten pelikularik ematen. Manuel birraitonak muntatu zuen lehenengo telebistetako bat, eta semeek ezagutu zuten nola heldu zen telebista etxeetara.

Julenen aiton-amonak 50eko hamarkadan jaio ginen, telebistaren aurrean hazi ginen; familiako pantaila gisa ikusten genuen, eta eskolan zinema geneukan (ez telebista). Gozatu genuen ordenagailu pertsonalak jaiotzen ikusita, eta gure haurrak izan ziren aro digitaleko lehenak.

Julenen gurasoak 80ko hamarkadan jaio ziren, PCa zuten pantaila pertsonal gisa, eta eskolako geletan ikus-entzunezko bitartekoak zituzten, baina apenas joaten ziren informatika gelara.

Julen 2010ean jaio da iPadarekin, eta hori da erabiltzen duen hitz gutxietako bat, ama, amama eta aita eta horrelakoak bezala. Haren liburu gehienak ez dira paperezkoak, baizik eta ehunezkoak, plastikozkoak eta digitalak. Julen eta haren kidekoak biziko dira laugarren pantaila iraunkorrarekin: iPhone, iPad, iPod… Zinema, telebista eta haien gai digitalak ikusiko dituzte. Bitartean, eskoletan, ordenagailu eramangarriak ari dira banatzen. Noiz gaindituko dugu hezkuntzako atzerapen hau?

ZUZENKETA: CGTk Hego Euskal Herrian BBK-ko hauteskundeak irabazi dituela kaleratu genuen atzo; CGTk, ordea, BBVAko hauteskundeak irabazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.