Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian errauste-planta egitea erabaki duenetik Gipuzkoako gehiengo soziala moratoria eskatzeko batu gara. Denbora bakarrik eskatzen dugu. Denbora, herrietan zero zabor programak martxan jartzeko. Denbora, errauste-planta ez dela beharrezkoa frogatzeko. Denbora, gure osasunari kalterik egin gabe hondakinak kudeatzen hasteko. Denbora, soilik denbora apur bat. Gipuzkoan hondakinek erre egiten gaituzte. Zabortegietatik gertu bizi direnak erreta daude, eta Zubietakoak, erretzear. Moratoriarik gabe bizpahiru urte barru gipuzkoar guztiok errautsa jaten amaituko dugu. Moratoria behar-beharrezkoa dugu. Ez da erraza izango. Errauste-plantak lotuta dauka Foru Aldundia. Gizarteari ez dio entzun nahi. Hondakinak erretzea baino alternatiba iraunkorrago, ekonomikoago eta osasuntsuagoak daudela jakin badaki Foru Aldundiak, baina ez die aukera txikienik eman nahi. Itsutu egin da. Foru Aldundiak begiak ireki behar ditu. Eta horretarako, proposamen bat daukagu: moratoria emateko bihotza bakarrik behar denez, martxoaren 20an Zubietako Flash Mobean gure bihotzak azalduko ditugu. Gure bihotza emango diogu Foru Aldundiari, moratoria emateko bihotza izan dezan. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, martxoaren 20an Zubietara gurekin batera bihotza azaltzera joan daitezen.
Ainhoa Arrozpide.
Zuzendariari
Bihotza bakarrik behar da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu