Zuzendariari

Desenfokatua

2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Hernaniko Udaleko oposizio politikoak azpimarratu du Hernanin zein gauza gutxi lortzen ari den Atez Atekoarekin, konparatuta bertako bizilagunek lortzen dutenarekin sistema hori gabe. Bi froga, zalantzak argitzeko: 1) Sasietako zabortegiko pisuaren ondoan jarri, eta konparatu Astigarraga eta Urnietatik bertara lurperatzera eramaten dituzten gauza txar asko, Hernanitik eramaten diren gauza txar gutxirekin, eta 2) konparatu larunbateko errefus poltsatxoa, lehen egunero ateratzen zen poltsarekin edo aipaturiko bi herri horiek egun ateratzen dutenarekin. Begi-oker bati begirada oinarrizko gauzetan enfokatzea kostatzen bazaio, eta begi-bakarrak ezin badu begirada denean zabaldu... Itsurik txarrena, ikusi nahi ez duena.

Diputazioak dio konpostaren aldekoa dela, baina %90 zabortegietan lurperatzen jarraituko du 2014ra arte, Gipuzkoan dugun ingurumen arazo handiena eraginez. Oro korrean emaitzak baloratuta, zabortegira botatzen den kopurutik abiatu behar da; horrela, badakigu gainerakoa birziklagarria dela. Alderantziz ebaluatzea ez da objektiboa, interpretazioak egon baitaitezke. Ez da zintzoa erreferenduma exijitzea eta aldi berean Atez Atekoari buruzko eztabaida publikoari uko egitea, komunikabideek publikatzen dutenaren gain utziz. Gai hau da hipotekatu dezakeena etorkizuneko ekonomia eta ingurumena, eta gure seme-alaben eta biloben osasuna; Espainiako Arrasto Ekologikoak dagoeneko okupatzen badu herri eremuaren hirukoitza... Zer ez du eragingo Gipuzkoako honek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.