Laster beteko dira hemeretzi urte UPVko zenbait irakasle kaleratu zutela. Haietarik batzuek oraindik segitzen dute beren pankarta erreibindikatzailearen atzean, UPVko campuseko atarian, egunero. Horien borroka eta pentsamendua hedatzeko asmoarekin, Kazetaritza Fakultateko bi lizentziatuk dokumental bat prestatu dute. Dokumentala euskarri digitalean -DVDn, alegia- eskuratu ahalko da. Durangoko Gaztetxean egingo da aurkezpena, eta Azokan salgai izango da, Egunerotitulupean. Irakasle Despedituen Sostengu Batzordetik biziki gomendatzen dugu film hori ikustea. Gaur egungo munduan norberekeria, konpetitibitate gupidagabea eta «salba dadila ahal duenak» gailentzen ahalegintzen diren unean, giza-balio interesgarrien ereduak eskaintzen dizkigu bideo horrek. Dokumental hori irakasle despedituen eguneroko bizitzara hurbiltzen ahalegintzen da. Haien eta elkartasunez laguntzen dituztenen erretratuen bitartez, haien ideiez, hausnarketez, bizi duten gatazka luzeaz, unibertsitateaz, elkartasunaz eta konpromiso militanteaz ari da filma. Argi ikusten da unibertsitateko agintariek, komunikabideek, boterean zeuden politikariek, epaitegiek eta polizia guztiek zer-nolako bortizkeria erabili zuten mugimendu hau bertan behera moztu zedin.
Ohar honekin irakasle despedituei gure ezagutza eta elkartasuna adierazi nahi diegu, eta gure esker ona hain lan eskerga, sentitu eta ederra egin duten zinemagile gazteei.
J.M. Campillo. Irakasle Despedituen Sostengu Batzordea.
ZUZENDARIARI
Dokumental esanguratsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu