Durangon, kalean
Eguerdiko orduetan banindoan bizkor-bizkor etxerantz eta hara non ikusten dudan gizon ezagun bat, eta hurbiltzen zaidan esanez: ¿Esto se va a arreglar?
Sí, hombre. Ya se está trabajando en ello.
¿Pero Batasuna ya dará el brazo a torcer?
¡Noo¡ El brazo a torcer no. Se adecuará a los tiempos y a la situación, al igual que los demás.
Que así sea.
Jarraitu nion neure bideari, eta irribarrea sortu zitzaidan, pentsatuz zelango bitxia den batzuen bakebidearen kontzeptua.
Elkarbizitzarako, elkarrizketarako eta adostutako oinarri sendo batzuk onartzeko, beti prest, baina makurrarazi gura gaituenen aurrean «brazo a torcer» emateko, ez.
Jose Mari Bilbao.
Lehen antikomunista
Gizona gaiztoa da, baina deabrua, malignoa. Beraz, lehen antikomunista deabrua da, eta haren jarraian, gizona. Baina gizonak badu bere barrenean ongiari buruzko halako joera argi bat, eta horrek inklinatzen nau ni sozialismo realista baten alde. Nik, politika zientzia praktikoa denez, proposatuko nuke sektore publikoaren eta sektore pribatuaren artean oreka bat. Gaur egun joera patologiko bat dago sektore pribatuaren aldekoa, joera muturrekoa ere hainbatetan. Nik espero dut hori arreglatuko dela.
Roman Garmendia. Donostia.
ZUZENDARIARI
Durangon, kalean / Lehen antikomunista
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu