ZUZENDARIARI

EGA oparitu?

Fermin Zabalza. Beñi Agirre
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
EGA oparitu behar omen zaie ikasketak euskaraz egiten dituztenei. Orain arte ezagutzen ditugu, ba, EGA nola edo hala gainditu eta gaizki aritzen diren irakasleak. Hemendik aurrera dena libre! Euskarari kalte handiagorik egin lekioke? Orain arte irakasle-ikasketak euskaraz egiten zituztenei bakarrik oparitzen zitzaien EGA. Ikasketa horiek EGAko euskara maila ematen badute automatikoki, aski dute azterketa egitea, ez zaie batere kostatuko gainditzea! Azterketa gogorragoa gainditu beharko lukete horiek. Ez al dute ba haurren erreferentzia izan behar?Zorionak, PSE! Euskarari izugarrizko mina egiteko ekimen ederra bururatu zaizue. Eta ez du batere hauteskunde-kosturik izanen: D ereduko ikasle beti-kexatiak eta gurasoak pozik utziko dituzue!

Fermin Zabalza. Sarriguren.

Faxistak eta galistak

Felipe Gonzalezen hitzak irakurri ondoren, ez dut ulertzen zergatik batzuk bai eta besteak ez. Ez dut ulertzen Arnaldo Otegirengana hurbiltzean zergatik gaixotu egingo garen eta Madrilgo Gobernuarengana arrimatzen direnak ez diren kutsatzen. Ez dut ulertzen zergatik ari zaizkigun gobernatzen inpunitatearen monopolioa duten hauek. Zergatik ari zaizkigun gobernatzen euskararen kontra, eukal herritarren kontra eta, gure diru-altxorretan eskua sartuz, Euskal Herria libre eta demokratikoa izan dadin borrokatzen den gehiengo sozialaren kontra. Herri-ordezkaritzarako nor aurkeztu eta nor ez erakundeak okupatzen dituzten faxistek eta galixtek erabakitzen duten bitartean, Euskal Herrian ez da izango demokraziarik.

Beñi Agirre. Euskara irakaslea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.