Zuzendariari

Elkartasuna ilegalizatzea

Agustin Arruabarrena, Joseba Makazaga, Montse Maritxalar.
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Epaile jauna. Lankide talde batek haien artean pribatuki dirua biltzea beste lankide batzuk egoera zail batean laguntzeko, dena delakoa egoeraren zioa, Sortu ez legalizatzeko erabil daiteke orain. Hamaika ikusteko jaioak gara! 50 euro hileko, lagunak laguntzeko, liburutan, musikan, tira... ardotan eta olgetan gastatu beharrean! Baina Artola irakaslea eta berarekin ekimen hori antolatu zutenak ezagutzen ditugunok pozik gaude horretan parte hartzeagatik, eta horrekin Xabier, Iñaki eta Mikel lankide eta lagunen penak, pixka bat bada ere, arintzeagatik. Horretan irauten saiatuko gara, solidaritatea ilegal bihurtzen ez den artean. Horretan behintzat ezin digute leziorik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.