Erlijioen panorama munduan konplexua dateke; izan ere, erlijioak botereen aldeko elite bihurtu izan dira sarritan, nahiz eta egia ere izan erlijioekin lotura handia duten pertsona anitzek —Aminatu Haidar, esaterako—euren larrua utzi —eta uzten— dutela gainontzekoen laguntzaren alde. Ekialde Hurbilean gertatzen dena oso bestelakoa da.
Islamistek, kristauek eta juduek jatorri berdintsua duten erlijioa praktikatzen dute. Erritu ezberdintasunak aparte, jatorri bereko eta beraz Jainko bereko anaiak dira denak (Jainkoa = Yahve = Ala). Ordea, gizarte islamistetan ez dago eliteetatik at dauden erlijioen parte izaterik, eta ez dute askatasunik uzten. Euskal Herrian katolikoak? Ofizialki bai, baina aldi berean protestante izan naiteke ni, edo mezkita musulmana kalean jarri, eta askea naiz hala izateko. Ordea, ezinezkoa da Iraken judu izatea, edo anglikano. Halaber, ezinezkoa dugu Mendebaldekook Bagdadera bizitzera joan eta, emakume bagara, mantelina ez jartzea; ordea, emakume arabiarrek gurean ez dute burka kendu behar, nahiz eta medikuaren errebisio baterako izan.
Sakonki uste dut estatuek laizismora eboluzionatu behar dutela, eta gizartea aske utzi bertakoek jakin dezaten zer erlijio —edo ezer ez— hautatu nahiko luketen. Uste dut mendebaldeko gizarteak aurrerapauso handia eman duela, baina ekialdean oraindik hamarkadak beharko omen dituzte askatasun erlijiosora heltzeko, eurena dena odolez ez inposatzeko, ez euren lurraldeen barne, ez euren lurraldetik kanpo.
Zuzendariari
Erlijioa, ekialdearen porrota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu