ZUZENDARIARI

Eskerrik asko, Zorroaga

Merche Elzo. Donostia.
2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Hilabete da nire senarra hil zela. Bere bizitzako azken hilabeteetan gaixotasunaren ondorioz erabat mendeko bihurtuta, bizitakoa ez zaigu berehalakoan ahaztuko: lehenengo etxean etaazkeneko hiru hilabeteetan Donostiako Zorroagaegoitzan. Horregatik,egokia iruditu zait etxeko denon eskerronaadierazteko lerro batzuk idaztea.

Zaila da hainbeste maite duzun pertsona etxean ezin duzula zaindu onartzea!

Iritsi ginenetik oso goxo hartu gintuzten. Atotxaizeneko inguru honetan zoragarri tratatu gaituzte; laguntzaile guztiak oso adeitsuak, behar zuen guztian artatzeko adi, entzuteko prest, dena goxo eta maitasunez egiten zuten bizitza atseginagoaizateko, eta, baita alaiagoa ere, egoerak okerrera egin zuenean. Denak aipatzen hasiko bagina, bakarren bat ahaztu egingo genuke, baina esker bereziak eman nahi dizkiogu Puyri, bere profesionaltasunagatik eta goxotasunagatik.

Ezin gara ahaztu, jakina, egoiliar eta horien sendiko guztiez, hainbeste ibilalditxo eta hitz aspertu eder eginbaitugu elkarrekin. Muxu berezi bat Anari, gureharreragile kuttunari.Amaitzeko, mila esker 37. lineako autobus gidariei ere, hainbat aldiz jaitsi digutelako plataforma, gurpildun aulkia autobusean sartu ahal izateko.

Eskerrik asko, denoi, bihotz-bihotzez!

Merche Elzo. Donostia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.