Euskaldunok geure buruari eman genion estatua, Nafarroa, zatika, kolpez kolpe espainiarrek suntsitu eta hegoaldea mendean jarriz geroztik, nafarrok espainiarren barruko liskarretan nahasturik ibili izan gara beti. Zuzenean espainiarrenak ziren arazoetan esku hartuz gure herriaren askatasuna edota estatuarenberreskurapena borrokatzen genuen ustea ere izan dugu batzuetan.
Gaur egun, ordea, espainiarrak bakean daude. Eta espainolak ez diren nazioen arazoa azaldu zaie bere gordintasun osoan: Katalunia; Euskal Herria; Galizia, lo badago ere; Al Andalus, esnatu ez bada ere. Aro berri honetan, Espainia larru bizirik geratu da ispiluaren aurrean, baina, gu ere bai. Aro berri honetan «zaharrak berri» gurean. Frantsesek eta espainolek konkista bidez lotu gintuzten haien estatuetara; era ez legitimoan beraz.
Oraingo instituzioak haien jarraipenekoak dira, legalak, baina, ez legitimoak gurean. Haiek euren arazoak euren estatu propioetan konpondu beharko lituzkete eta guk gurean. Oraingoz, ordea, alderdi politikoak Euskal Herrian legitimatu arren, Espainian legeztatu behar izaten dira. Horrek disfuntzio ugari sor lezake. Espainian legala dena,agian, ez da legitimoa Euskal Herrian, eta, aitzitik, Euskal Herrian guztiz legitimoadena, agian, ez da legala Espainian.
Ondorioz, aterabide bakarra du mendeak dirauen afera honek: alegia, Euskal Herrian legitimoa dena Nafar Estatu Europarrean legeztatzea.
Beñi Agirre.
Zuzendariari
Espainia biluzik dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu