Zuzendariari

Euroagindurik ez; Tximas askatu!

2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 10ean, ETAk su-eten iraunkorra eman eta hurrengo egunean atxilotu zituzten Iraitz Gesalaga Tximas eta Itxaso Urtiaga. Atxiloketa horiek frantziar eta espainiar gobernuek ETAren adierazpenari emandako erantzun bateratua dira. Garaipen militarra saldu nahi dute, uneotan duten ezintasun politikoa ezkutatzeko. Guardia Zibilaren eskuetan lau egun inkomunikaturik egon eta tortura psikologiko gogorrak salatu ondoren, Itxaso etxean da, inputatuta.Tximas, ordea, espetxeratuta. Sekulako amarrua asmatu dute. Sasian atzeman zutela sinetsarazi nahi izan dute zenbait hedabidek. Informatikari egiten zuen lan, Iparraldeko Bertsulari Elkartearekin ere zenbait lan egin zituen, etxea eta eskuko telefonoa bere izenean zituen... Atxilotua izan aurretik, bere autoan jarraipenerako gailu bat aurkitu zuen. Hala ere, bizitza publikoa egiten jarraitu zuen eta salaketa bat jartzekotan zen. 14 orduko miaketa izan zuen arren, ez dago ezer bera akusatzen duenik. Baina Seysses-eko espetxean dago, espainiar gobernuak euroagindua eskatu duelako haren aurka. Ondotxo dakigu horrek zer dakarren, Madrilen ez baituteinongo frogarik behar Euskal Herritarrak espetxeratzeko. Tximas askatzea eta haren kontrako jazarpena amaitzeko exijitzen dugu. Dugun gatzaka politikoari irtenbide demokratiko bat emateko nahia eta borondatea dagoenean, gobernuek errepresioarekin erantzuten dute, gatazka betikotu nahian. Lanean jarraitzeko deia egiten dugu, herri harresi sendo bat sortuz.

Markos Osa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.