ZUZENDARIARI

Euskarak oraindik asko falta

Berango
2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Ez dakit Euskaltzaindiak eta..., zer-nolako irizpideak erabiliko dituzten, behin baino gehiagotan, kalean, bereziki, gero eta jende gehiagok erabiltzen dituen zenbait esapide edota erabilera okerren aurrean. Baina, lehengoan, jatetxe batean afaltzen geundela, ordaindutakoan, kamareroari emandako eskupeko xumea saritze aldera-edo, hark esker onaren tamaina adierazteko erabilitako hitzak —«Eskerrik»—, oso ondo adierazi zuen inguruko hizkuntzen morrontzatik eta ideologiatik askatzeko, zer-nolako ahalegina egin behar izaten dugun euskaldunok.

IIzan ere, (Muchas) Gracias, Merci (beaucoup), Thank you (very mach) esanda bere adeitasuna txukun biribilduko bazuen ere, eskerrik esanda, oso ondo erakutsi zuen, oraindik, euskarak asko falta duela euskaldun askok belarriei atsegin emateko, eta euskaraz txukun eta jator bizi izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.