Fredi, irakasle eta gurasoak gutxiesten dituzun zutabea irakurrita erantzun beharra erne zait barruan. Umeak abertzaleak ugaritzeko edo talde presioak eraginda ekartzen direla diozu. Umeak ekarri nahi ez dituenak presioa jasango du agian, baina ekarri ditugunok hori baino gogoeta sakonagoak izan ditugu. Zalantzak ditut argudio arrazionalek baino arrazoi afektiboek ez gaituzten eraman guraso izatera. Umeak ekartzeakontsumoarekin lotzen duzu, zenbat eta ume gehiago, kontsumo gehiago. Ez gara ume gutxien ekartzen dugun okzidentalok kontsumitzaile handienak? Zure ekuazioa zalantzan jarri behar, beraz. Gainera, zeuk botatzen duzu paradoxa: «Gizarte zenbat eta garatuagoak izan, orduan eta ume gutxiago dituzte». Amerikar egunkari batean irakurri duzu: «Zenbat eta zaletasun gutxiago, barne mundu txikiagoa izan pertsonak, hainbat eta goizago dakartza umeak». Gu 29-27 urterekin izan ginen guraso, eta bost urteren ondoren ez gara «paralizatu»; badakizu nire bikoteak ze karrera bukatu zuen bigarren umea izan ondoren? Irakasletza. Zuri hain gutxi gustatzen zaizkizun irakasle horietako bat da. Guraso gazte izango gara begiratzen duenaren arabera, zuri 30 urterekin aita izateko berandutzen ari zaizula diotzue nagusiek. Ez zaitu motibatzen «ikasketarik laburrenak eta oporrik luzeenak dituztenen»esku zure umeak uzteak. Ez tintarik gastatu gu desprestigiatzen, lehen ere nahiko desprestigiatuta gaude eta. Jende askok txalotuko ditu zure hitzak, agian Zelaak ere bai. Ni saiatuko naiz gero eta gizarte eta ikasleria konplexuagoari erantzuteko gure lan-modua berrasmatzen.
Aritz Meabebasterretxea.
Zuzendariari
Fredi Paiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu