Hilaren 18an Kristinaenean organikoa biltzeaz eta konpostatzeaz aritu ziren. Datu pila bat eman zituzten, mila hitzek baino gehiago balio zutena. Aste berean, Gipuzkoako prentsak honako hau zioen: «5. kontenedoreak Gipuzkoan zer arrakasta izan duen ikusita, 2011n herri guztietan jarri nahi da... asmoa, 2016an 53.429 kilo konpostatzea». Asko al da? Gutxi? Erreferentzia ez da, ordea, zenbat tonelada errekuperatzen diren; baizik batez bestekoa zenbat den, etxean sortzen dugun guztitik. Austrian, %85 errekuperatzen dute; Kataluinian, %50; Espainian, %4. Horrez gain, adierazi zuten, Italiko eta Kataluniako herrietan, 5. kontenedorearekin %30 inguru errekuperatzen dutela, eta baloratzen dute oso garesti ateratzen zaiela egunero 5. kontenedorea biltzen aritzea, %15 bakarrik betetzen dutelako. Austrian, dena Atez Ate biltzen dute. Kataluinian, herrien %75ek izango du organikoa biltzeko sistema, eta urte bukaerarako %100ek; baita Bartzelonak ere. Izan ere, kanon bat kobratzen zaie organikoa aparte biltzen ez duten herriei, zabortegia eta erraustegia erabiltzeagatik... eta xoxak dira, xoxak. 2009an, kanon horietatik bildu zituzten 30.000 euro beste herrien artean banatu ziren; kunplitzen duten herrien artean, alegia. Hizlariek garbi utzi zuten, arrakasta lortzeko klabea hori dela, instituzioek ekonomikoki laguntzea; horrela, kobratzen diren primei begiratuta, beste herriak ere animatu egiten baitira organikoa biltzera eta horrekin, zabortegiek sortzen duten kalte ekologikoa gutxitu... eta normatiba betetzera behartzen ditu.
Iulen Lizaso. Hernani.
ZUZENDARIARI
Gakoak eta helburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu