ZUZENDARIARI

Galdera, erantzuna eta susmoa

2022ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Nolakoa izango litzateke Behobia-Donostia lasterketa etorkizun hipotetiko batean, non etxebizitza guztien energiak (guztizkoaren %11) jatorri eolikoa izango lukeen? Gipuzkoan gaur egun indarrean dauden bi proiektuen antzeko haize errotak erabiliko balira, kalkuluen arabera, 57 haize errota inguru beharko lirateke Donostia eta Irun artean. Baina geografia hau nahiko menditsua da, eta horrek eragin handia izaten du energia sortzerakoan. Beraz, ez da segurua sorgailu kopuru hori nahikoa izango litzatekeen.

Kilometroei dagokienez, lasterketak berdin jarraituko luke, baina zerumuga eta ingurua guztiz ezberdina izango litzateke. Pentsa, aire-sorgailu bakoitza 2,7 aldiz handiagoa da zutik jarritako 747 Boeing hegazkin bat baino. Eta ez da ahaztu behar duen instalazio elektrikoa, ezta artapen-lanak egiteko pistak ere.

Baina lasai egon gaitezke Gipuzkoako bazter honetan bizi garenok, Euskal Herriko beste tokietan gertatzen ez den bezala, inork ez baitu hemen parkerik planteatu. Ziur aski izango da proiektuak berak energia sorkuntza aldetik merezi ez duelako, eta geroari begira gaur egun ez dakigulako beharko dugun energia lortzeko zer erabiliko dugun. Eolikoak ez dirudi izango direnik behintzat.

Eolikoak «eragingarriak» izan daitezkeela dirudi haize errota asko jarriko balira, eta geografia egoki batean. Bestela ez. Orduan, zertarako instalatuko dira haize errota horiek Gipuzkoan, adibidez? Pentsa daiteke helburua ez dela energetikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.