Zuzendariari
Gasteizko 'bloody thursday'
Gazteizen, 1976.eko martxoaren 3an gertatu zen. Orain bezalaxe, garai haietan ere krisi egoeran langileria mobilizatu egin zen. Ez zegoen, ordea, manifestaziorako eskubiderik eta sindikatuen aldarrikapenak ilegalak ziren. Kalera atera ordez, eliza batean elkartu ziren. Baina poliziak tiroka sakabanatu zituen, bost gazte hil zituen eta hainbat larri zauritu. Derryn (Irlandan) Bloody Sunday-ean antzeko gertakari baketsu batean izandako hilketarengatik barkamena eskatu du David Cameronek, poliziaren ekintzek justifikaziorik ez dutela aldarrikatuz. Haien omenez eta Gasteizen hildakoen barkamen eskaeraren aldarrikapena eginik, etorkizuna baretzeko bideak eraiki eta memoria historikoa berritu nahi dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu