Eibar

Gaza, ezinean

Miren Alberdi Zabala
2024ko apirilaren 12a
05:00
Entzun

Hitzak tantaka agertzen ari dira, ezintasunez beteak.

Bada, hitzek ez dute jada zorra kitatuko, agian sakondu ere egingo dute izenik gabeko bidegabekeriari zor dioguna.

Horrenbeste jira eta buelta begi-bistan dagoen herri baten suntsipenari, gabezia gordinaren seinale ote?

Itxaropena eman zigun Pandorak aspaldi, eta itxaropenari itsatsita bizi gara harrezkero; itxaropenak, baina, nekatu itxura hartu du noiz gauzatuko luze zain egon ondoren.

Tartean, gu itsututa goaz, lilurak bultzatuta, errealitate lauso honetatik ihes egin nahian, zoriona, lauso hau ere, helburu; lilura, ordea, tapaki izanik, berehala hutsaldu egiten da biluztasuna agerian utziz, errealitatearen gordintasuna azalduz.

Eta, ibilbide honetan murgildurik, Gazari, unetxo honetan, keinu bat, sikiera keinu bat, jakinda, jakina, hitz hauek ez diotela ezer helaraziko.

Akaso horregatik, apenas dario hatsik mintzoari, kalakariaren ontzia, Gaza lez, ezinean da, ekintzetan hutsal den itxaropenari so.

Dar-dar ari da murmurioa, irekitako kutxa berri baten zantzua ote?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.