Zuzendariari

Gorrak, itsuak eta sinesgaitzak

2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako eta espainiarzale diren alderdi politiko batzuetako gidari eta agintariengan gorreria, itsukeria eta sinesgogortasuna nabaritzen da Sorturen estatutuen aurkezpenaren aurrean. Batzuentzat ez da deus ere aldatzen, denak jarraitzen omen du berdin.Beste batzuek eskatzen diote legez kanpoko ezker abertzaleari aurrerapauso gehiago, PPkoek exijitzen dute behin ere ez legeztatzea, Barcina andreak, berriz, kondena dezatela ETA, beste batzuek diote betiko amarrua dela, barne ministroak, aldiz, Auzitegi Gorenera bidaliko dituela estatutu berriak, beste norbaitek ekintzak eskatzen dizkiete, eta abar. Baina gorago aipatu ditudan horiei guztiei, edo gehienei, behintzat, ahazten zaie frankismoa, GAL, AAA, Batallon Vasco Español... gaitzestea, biktima guztiak onartzea, konparaziora, Mikel Zabalza, German Rodriguez, frankismoarenak eta beste asko, bide bazterretan lurperaturik dauden gorpuzkinak jasotzea, egiaren batzordea praktikan jartzea, eta abar. Denborak aurrera egiten duen neurrian, politikari horietako askok, pixkanaka onartu beharko dute ez diotela egia, eta beste batzuk, ordea, batere konponbiderik ez dutenak, setatienak, horiek, beren gorreriak, itsukeriak eta sinesgogortasunak eramanen dituzte mundu honetatik egunen batean, hots, beren gezurretan ustelduko dira.

ZUZENKETA: Atzoko 9. orriko argazki oinean ageri dena ez da Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, baizik eta Anai Astiz alderdikidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.