Zuzendariari

Hendaiaz haratago

E. Eguzkitza eta J. F. Tobar-Arbulu
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Aspalditik maite izan dugu Ipar Euskal Herria. Mendiak, Irati, Sara, Donibane Garazi… eta, nola ez!, Xiberoa. Hori dela-eta gure bi alaben izenak: Irati eta Garazi. Olerkarien artean Etxahun zaharra da gehien maitatu eta arakatu duguna. Lagunak ere hortxe daude, batzuk jadanik hilda. Baina oraingo honetan beste Iparralde mota bat ezagutzeko parada izan dugu, baita lagun berriak egiteko ere, betidanik bihotzaren txoko berezi batean geratuko direnak (Iker eta Anita, Xabi eta Aixa, Ondarruko Beltza). Lanean ikusi ditugu biharko Hendaiako militanteak, Ipar Euskal Herriko gazte independentistak eta zenbait hautetsi (Ixabel, Lutxi…). Elkartasun hurbila sentitu dugu Hendaian (Kotte, Chantal, Martine, Christelle…). Jende andana, Euskal Herriko leku guztietatik etorrita, eta guztioi eskerrak emateko hitzik ez, soilik besarkada bana eta beroa guzti-guztioi… Politika arloan, beste era batera funtzionatzen ikusteko aukera izan dugu: ohiko elkarrizketa askotatik (prentsa idatzian, irratian, telebistan) at, eguneroko elkarretaratzeak, alderdi desberdinetako militante askorekin hitz egitea, hautetsi ezberdinetako inplikazio zuzenak. Gauza berri asko pentsatzeko eta hausnartzeko, baita Hego Euskal Herrian bolada berri honetan martxan jartzeko ere. Hendaiaz haratago joan nahi du gure hausnarketa txiki honek, garrantzi handia daukan oraingo estradizioko euroaginduaz baino askoz harago. Bide berria zabalduta geratu da. Abia gaitezen bide berritik. Emaitzak oparoak izango direlakoan, gure eskerrik beroenak ondoan egon zareten guztioi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.