Iruñeko Euskalgintza

Iruñeko udal plazan, euskarazko haur eskolen alde

Joseba Otano Villanueva
2023ko azaroaren 26a
05:00
Entzun

Euskarazko haurren eskolen aldeko hurrengo ekitaldia gaur izanen da, azaroak 26, 12:00etan, Iruñeko Udal Plazan, Iruñeko Euskalgintzak antolatuta.

Iruñeko jende guztia deituta dago, ahal bada zerbait gorria jantzita.

Dagoeneko Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek jaso dute mozio proposamen bat, 2023-24ko ikasturterako Donibanen, Mendillorrin eta Erripagainan euskarazko haur eskola bana sor dezan Iruñeko Udalak.

Azpilagañan, Donibanen, Mendebaldean, Mendillorrin, Bigarren Zabalkundean, Etxabakoitzen eta Erripagainan ez dago euskarazko eskaintzarik. Horregatik %0koa da euskarazko aurrematrikulazioa. Horrek desitxuratzen du euskarazko eskaera, nolabait itzaliz.

Gurasoak mobilizatuak dira Donibanen, Mendillorrin eta Erripagainan. Beraz, horietatik hasi behar du Iruñeko Udalak, baina gainontzeko auzoetan euskarazko haur eskolaren alde izanen da borroka hurrengo urteetan, auzo guztietan lortu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.