ZUZENDARIARI

Jose Angel Ascunce, abentura baten amaiera

Mónica Buxeda Mas, Josu Chueca, Rebeca Gómez, Ana María Izaskun Ruiz de Guillarte, Mari Karmen Gil eta José Ramón Zabala.
Donostia.
2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Joan den otsailaren bostean, Jose Angel Ascunce Arrietak (Donostia, 1946-2020), ikertzaile nekaezinak eta Hamaika Bide Elkartearen sortzaileak, utzi gintuen. Hamaika Bide euskal erbestealdien kulturak eta identitateak berreskuratzea helburutzat duen erakundea da, batez ere Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo erbestea.

Jose Angel Ascunce zazpi urte aritu zen gaixotasunaren aurka. Denbora horretan ez zuen bere lana baztertu. Hamaika Bide Elkartearen presidentea izan zen iazko abendura arte eta horrek ondo asko erakusten du bere borondatearen indarra. Hori guztia gutxi izango balitz, Deustuko Unibertsitateko irakasle urte asko izan zen eta humanista askoren hezitzailea izan zen. Ez da gutxi, batez ere kontuan hartzen badugu gure herriaren errealitatea non, antza, bakarrik etekinak ematen dituen zientzia eta teknologia interesatzen duten. Gehiago esango dugu: gurean pentsamendua, kultura ikerketa, ez daude ondo ikusita eta destainaz tratatuak izaten dira sarritan. Horrela ikusita, Ascunceren inguruko interes eza hobeto uler daiteke.

Bere espiritu irekia eta dogma guztien aurkakoa zenez, ideologian inorekin lotzen ez zenez, agian horregatik bizitzan inoiz ez zuen inongo aitorpen publikorik ezagutu. Salbuespen bakarra lan egin zuen unibertsitatearen katedratiko emerituaren izendapena izan zen. Besterik ez. Ascuncerentzat, talde espezializatuetatik kanpo, inoiz ez ziren ohorezko aipamenik egin.

Isilik joan zaigu Ascunce, berarengan ohikoa zen moduan. Hala ere, ezin dugu ahaztu berari esker gure kulturaren izen handi batzuk oraindik bizirik irauten dutela; adibidez, Ernestina de Champourcin, Eugenio Imaz edo Cecilia García Guilarte. Teoriko eta kritiko literario gisa, bestetik, bere ibilbide oparoan oso ideologia desberdinetako egileen lanak aztertu zituen: Bernardo Atxaga, León Felipe, Miguel de Cervantes, Raúl Guerra Garrido, Alfonso Sastre, Manuel Vázquez Montalbán edo Blas de Otero, nahiz eta oso ideologia desberdinetakoak izan, batzuetan aurkariak. Ezin ditugu ahaztu argitalpenen munduan egin zituen lanak ere, lehendabizi bere izenean, ondoren Saturraran argitaletxea sortuz. Halaber, nazioarteko hamarnaka batzar bultzatu zituen. Manuel Aznar Soler ikerlariak esan duen moduan, Machadoren zentzuan gizon ona zen pertsona utzi gaitu. Instituzioen axolagabekeriarekin desagertu da. Politikarientzako aurrekontuak eta hauteskunde aurrerapenak dira interesa merezi duten gaiak, ez intelektual baten desagerpena. Kontua larriagoa da Ascunce Donostiako Udalaren Oroimen Historikoaren Kontseiluko partaidea zela esaten badugu; momentuz behintzat ez dute ezer esan. Agian salbuespen bakarra Donostiako liburutegi bat izan da, non apalategi txiki batean bere liburu batzuk eta argazkia jarri duten. Omenaldi xumea, baina sakona.

Jose Angel, zure oroimena eta zure abentura intelektualaren emaitzak gelditzen zaizkigu. Datozen asteetan zuri eskainitako omenaldia prestatuko dugu eta han zure lanaren alderdi desberdinak azalduko ditugu. García Lorcaren hitzekin «belar izpi moduz airetik jarraitzen zaitugu».Besarkada bat. Betiko arte, laguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.