Zuzendariari

Kintanari, Juaristiri buruz

2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Xabier, Euskal Herrian euskara batzorde asko dugu, administrazioetan, enpresetan… Denen helburua euskara bultzatzea da, eta, euskaldunak zein erdaldunak izan, funtzio hori betetzeko aukeratuak izan dira. Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean parte hartzeko pertsona egokienak aukeratzean, pertsona gehienoi etxea aukeratzeko orduan gertatu zaigun moduan gertatu zaie: zein izan daiteke egokiena? Etxe bat erostean aldeko eta kontrako faktoreak aztertzen ditugu. Askotan, aldeko faktore asko baino, garrantzitsuena kontrako faktorerik ez edukitzea izaten da. Aipatzen duzunez, Juaristik aldeko asko ditu. Baina, Euskara Batzorderako aukeratuak izan diren beste hautagai bakar batek ere ez duen kontrako faktore handi bat dauka: une honetan ez du euskararekiko inolako interesik erakusten. Eta zalantzarik bazegoen, Abcko artikuluan berretsita geratu da. Ez ditut izendapen hau kritikatu dutenak ezagutzen, zuk antza bai, «ez gaitezen gehiago hipokrita hutsak izan» idatzi duzulako. Gehiegi, ez? Euskaltzaindian batzorde asko dago, eta horietan hainbat jende dabil laguntzen. Sartuko zenuke laguntzeko prest ez dagoen pertsona bat? Denok dakigu Juaristiren izena PPk «iradoki» diola PSOEri, eta hori da, benetan, gai honen atzean dagoen arazoa. Gure hizkuntzaren kontra modu sistematiko batez ari den alderdi bat, bere sostenguaren truke, izendapen hori exijitzea... Euskararekiko eta Aholku Batzordearekiko sentitzen dutena ondotxo erakutsi digute. Eta hori kritikatzea ez da hipokrita izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.