P.D.: Gogoan dut nire aitona zenak esaten zidan beste zerbait, alegia, ez dagoela bekaizkeria erabat saihesterik, izan ere azken finean gizakiak gara.
Nestor Arrillaga. Pasai San Pedro.
Kantu zaharren eguna
Urdazubin Euskal kantu zaharren eguna ospatu genuen. Euskal kantu herrikoien ehunka zaleren bilgune goxo bilakatu zen. Ezinbestean, Angel Mairezkurrena eratsundarra aipatu behar da. Txalo bero bat egun honen antolakuntza lanetan taldekide dituen denei. Eskerrik beroenak jaialdi eder hau babesten duten elkarte eta erakunde guztiei.Jon Barandiaran. Elgoibar.