Zuzendariari
Kontuz giltzak etxean ahaztu gabe!
Pasa den igandean, giltza etxe barrutik atean sartu zidaten bilobek, eta etxetik atera eta atea itxi arte ez ginen konturatu. Konpromiso bat genuen, eta joan behar izan genuen. Arratsaldean etxera itzuli ginenean, zerrajero bati deitu genion irekitzera etortzeko. Hamar minutu ere ez zituen egin, eta 328 euro kobratu zizkidan! Lotsagarria da. Fundizioan zortzi ordu lanean ari denak ere ez du hori kobratzen egunean! Kontuz giltzekin, eta nora deitu arreta jarri. Ez deitu Teleurge-ra. Zein erraz irabazten duten batzuek dirua!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu