Hainbeste langabe dituen gizarte batek ez du izen hori merezi. Gizarte hitzak, errotik ulertuta, gizakide guztien arteko elkartasuna eta konpromisoa suposatzen baitu. Ez da errez ulertzen gure gizartearen pasibotasuna eta sentsibilitaterik eza langabeziaren arazoaren aurrean. Bai, ulertezina; areago, onartezina.
Askotan, gizakide moduannire buruari egiten diodan galdera hau da: «Zer-nolako irtenbidea eman diezaiokegu guztiok inplikatzen gaituen arazo larri honi? Makroekonomiaren ikuspuntua ahaztuta —ikusita ez dela kapaz izango ezer lortzeko alor honetan—, agian irtenbide sinpleak bilatu behar genituzke. Adibidez, ezkerrak aspalditik zabaldutako printzipioa: lana eta ondasunak—soldatak barne, agian— banatu. Denek oinarrizko eskubideak —lana eta soldata horien artean— izan arte. Bai, badakit banaketa hori ez dela sinplea izango, eta «arazo tekniko asko» suposatuko dituela eta…Baina langabeziak izugarrizko «arazo pertsonalak» eta zailtasunak sortzen ditu egunero jasan behar dutenentzat.
Batzutan bide sinpleena egokia da: zergak igo klase guztiei — proportzionaltasunez, noski—. Eta zenbat igo? Langabezian dauden pertsona guztiontzat lanpostu publiko bat sortzeko beharrezkoa izango den beste. Proposamen klasiko hau sinpleegia irudituko zaio askori, baina ez dela garaia denbora galtzeko neoliberalismotik etor dakizkigukeen soluzioak itxaroteko. Milaka gizakideen egoera oso larria eta mingarria delako; egunero: atzo, gaur, bihar….
Zuzendariari
Langabezia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu