Ortega y Gasset filosofo espainiarraren liburu bat eduki dut nire eskuetan: «La España invertebrada»; eta bertan, beste asunto interesanteen artean, dio nola Vasconiak, bere partikularismoak alde batera lagata, makurtu egin behar duela Espainiaren proiektu unibertsalean. Partikularismoak direla, beraz, Espainiaren betiko problema. Eta, beraz, Makurtu izan daiteke marka elektoral berria. Nik konprenitu egiten ditut espainiar jujeak: Sortu izan daiteke konsigna bat eusko emakumeei ume asko edukitzeko, eta gero Bildu beste konsigna ejerzito handia formatzeko; eta denok dakigu zergatik: ejerzito hori altxatu egingo litzateke, eta joan, Espainiaren kontra, eta hori moztu beharrekoa da. Baina intelektotik ondorioztatzen badugu Espainiari makurtzea dela bidea, partikular izateari lagaz unibertsal izateko, orduan asuntua diferentea da. Hola ulertu dute hainbat intelektual euskaldunek: Juaristi polemikoak; Ibarrolak, zeinak behin Donostiako Unibertsitatean hitzaldia eman beharrean, interesanteago delako nahiago izan zuen hitzaldia Alcala de Henareskoan ematea; Savaterrek, Madrilen bizi dena; eta hola. Denak hemendik alde egindakoak, oraindik Ortegaren hizpide filosofikoa, politikako sailean, konprenitu ez delako, nahiz eta Juaristi, dirudienez, hona etorria da, euskararen etorkizuna erabakitzeko melankolia barik.
Makurtu marka horrekin alderdien legea cum laude ere aprobatuko lukete, nahiz eta ez den demokratikoegia, egia esatearren. Roman Garmendia.
Zuzendariari
Marka elektoral berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu