ZUZENDARIARI

Nik polizia nahi dut

M. Josune BaƱales.
2023ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Aurrekoan poliziaren kontrako pankarta batzuk ikusi nituen Areatzan. Nik, aldiz, polizia nahi dut, haiek babesten baikaituzte eta zenbait egoeratan lagundu.

Pasa den asteartean Bilboko Konpartsek protesta egin zuten alkatearen aurrean jai-esparruan poliziak egoteagatik eta, arratsaldean, polizia gazte batzuek jasandako jazarpenaren berri eman zidaten, txosnetan Aste Nagusiaz gozatzen zeudela. Bilboko jaiak ez al dira denenak? Gauean, lagun baten alabari sakelakoa lapurtu zioten Pinpilinpauxatik gertu eta ez zen bakarra izan. Zein da Bilboko Konpartsen irtenbidea gaizkileak nahi bezala ibil ez daitezen? Nik polizia nahi dut. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik, bereziki, Aste Nagusian!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.