ZUZENDARIARI

Onintzaren katua

Zarautz
2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Onintza Enbeitak azaldu digu, BERRIAn, nola ari den katakume bat hezten bere etxean, gero libre uzteko mendian edo inguruan. Aitak esaten dioen bezala, katua zoriontsu kanpoan da. Ez dago dudarik.

Onintzaren katua bezala, ehunka katu irteten da gure etxe eta herrietatik mendira, eta jakin behar da zein kalte handia egiten duten gure fauna basatian. Katua ehiztari peto-petoa da eta ez du inolako eragozpenik edozein animalia txiki basati harrapatu eta jateko: hegaztiak (eta honen umeak habietatik), sugandilak, saguak, satitsuak, katagorriak, apoak eta sugeak.

Gurea bezalako eremu populatuan saihestu behar genuke katuak aske uztea. Onintza bezala katua dutenek bietako bat egin beharko lukete, edo etxetik ateratzen ez utzi, edo Onintzak berak aipatzen duen artzainak, tristuraz, arkumearekin egiten zuena egin. Ez dago erdibiderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.