Zuzendariari

Oraindik horrela?

Lander Solozabal.
Euskara teknikaria.
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Apirilaren 7ko BERRIAn albiste bat: «Euskaraz mintzatzeko gonbita». Bertan azaldu ziguten zein ekimen txalogarria egiten ari diren Gasteizen, euskararen alde. Baina albistearen testuan, honako hau: «Sektoreko langileen %25 euskaldunak dira, baina erabilera soilik %5,2koa». Zergatik baina hori? Oraindik ez dugu irakurri, ikasi eta barneratu orain dela 27 urte Txillardegik idatzitako Soziolinguistika matematikoa? Denok jakin beharko genuke bertan azaltzen dena: euskararen ezagutza %25ekoa bada (hau da: %25 elebidunak eta %75 elebakarrak), matematikoki, gehienez jota, euskararen erabilera isotropikoa %3,94koa izango da. Beraz, benetako erabilera matematikek esaten dutenaren gainetik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.