Zuzendariari
Peres Madrilen
Madrilen izan dugu Simon Peres. Israelgo presidentea delarik, Juan Carlos erregeak eta Zapaterok harrera egin diote, eta datozen egunotan Espainiako zenbait enpresarirekin bilduko da. Derradan, bestalde, 1994an Nobel saria eman ziotela. Wikipedian hari buruzko datu gehiagoren bila, hauxe aurkitu dut: «Palestinara 13 urterekin heldu zelarik, handik gutxira bat egin zuen Haganahekin, eta defentsa arloan eta armen hornikuntzan ardurak hartu zituen». Eta zer izan zen Haganah? Bada, goazen berriro Wikipediara: «Haganah 1920an sortu zen, erakunde militar herrikoi gisa, eta ikuspegi britaniarraren aldetik (haiek zuten agintea orduko Palestinan), ilegala zen».Ulertzaile onari, hitz gutxi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu