Zuzendariari

Popular eleanitzen sindromea

Gasteiz
2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Oraindik oroitzen dugu Euskadiko PPko lehendakariak, Antonio Basagoitik (aurrerantzean Andoni), Euskaltzaindian emaniko hitzaldia. Inpaktantea izan da lehen aldiz alderdi horretako pertsona bat euskararen aldeko adierazpenak egiten ikustea, esaldi esanguratsuekin: «El euskera no puede utilizarse para clasificar a los vascos», «El uso del euskera como arma arrojadiza ha provocado el rechazo a valores», «El euskera crece y se fortalece en el compromiso», (guztiak gaztelaniaz).

Vaya Semanita programako skech batean, Basagoitiren hitzaldi horretako aipu bat hartu eta beste batekin alderatu zuten. Beste hitzaldi horretan (alderdikoen aurrean), halako zerbait esan zuen: «Bienvenidos a Vizcaya con V; con V porque hablo en castellano, y porque me da la gana». Hori konpromisoa.

Ez dut esan behar gure Andonik esandakoek nolabaiteko egiazkotasuna zutela,hizkuntza «jaurtiketa arma» modura erabilia izan dela esaten zuenean. Zorionez, bere alderdiak badauka modurik (PSEren laguntza neurgabearekin) «hizkuntz normaltasuna» deitzen diotena lortzeko: 200.000 Û gehiagorekin, A eredua laguntzea. Beraz, Sokratesen dedukzioa aplikatuz: Hizkuntz normaltasuna = A eredua laguntzea = erdara gehiago indartzea = euskara ahultzea.

Nahiago dut pentsatu Euskaltzaindikoa broma dela. Ausartu zen euskaraz hitz batzuk egitera, hizkuntzarekiko maitasuna adieraztearren. Hizkuntza normaltasunari esker, posible izango dugu euskaldunok berak bezala mintzatzea. Eskerrik asko, Andoni, zure maitasunagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.