ZUZENDARIARI

Saharako Olagarroa

2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Duela pare bat urte, CAFeko enpresa-batzordea Palestinako lurralde okupatuetatik igarotzen den trena egitearen aurka agertu zen. Kasu honetan, enpresa-batzordeak argi zuen ez zuela parte hartu nahi Israel Palestinan egiten ari den lapurretan.

Askorentzat Gabonak garai onak dira familia sutegien ondoan biltzeko edo janari goxoak egiteko. Azken horri buruz hitz egin nahi nuen, hainbat saltoki handitan Saharako olagarroa merkaturatzen ari baitira saharar herriari baimenik eskatu gabe, eta hori legez kanpokoa da, nahiz eta batzuek kontrakoa esan. Adibide bezala, Carrefourreko hurrengo markak ditugu, Meripul edo Angulas Aguinaga; Eroskiko Cocimar; Lidleko Ocean sea; Mercadonako Profand y Canosa; askoz gehiago izanda ere, etsenplu gisa batzuk jarri ditut. Bukatzeko, gogoratu nahi dut Gabonetan ere solidaritateak garrantzi handia daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.