Zuzendariari

Sasi guztien gainetik...

Jexux Mari Arrizabalaga.
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Egoera demokratiko batean bizi garela sinetsarazi nahi digute. Ziur asko hala dela uste dutenak asko eta asko izango dira. Aurreko beste egoera batzuekin alderatuta dudarik ez dago hobeto eta askeago bizi garela. Hala eta guztiz ere, batez ere, herri minorizatuetako hiritar anitz gaude egungo egoera irauli nahi dugunak, ez dugulako beste irtenbiderik ikusten geure buruaren jabe izan nahi badugu.

Komunitate batekin identifikatuta sentitzen gara, hau da, euskalduna den eta izan nahi duen komunitatearekin. Gainera, etorkizuna bermaturik izan nahi dugu garatzen joan ahal izateko, eta zailtasunak ditugu, oztopoak ditugu xede hori erdiesteko. Euskaraz bizi nahi dugu, eta zaila egiten zaigu egun bizi dugun marko honek ez digulako aukerarik ematen horretarako.

Aldaketaren beharra ez da soilik egoera sozio-ekonomiko-politikotik ikusten dena. Soziolinguistikotik eta kulturaletik ere garbi ikusten da aldaketaren beharra. Gero eta herritar gehiago gara aldaketaren beharra sentitzen dugunak.

Euskal komunitateak aurrera egin dezan oztopo da egungo markoa. Beste zerbait behar dugu. Euskararen autodeterminazioa onartuko duena. Demokrazian bizi nahi duenak ezin du horren aurka egon. Euskararen autodeterminaziaoa onartzen ez duendemokrazia ez al da X. Amurizak txerri askara bota zuen hura?

Beraz, sai guztien gainetik euskaldun eta burujabe izan gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.