Zuzendariari

Sei arrazoi D eredua hautatzeko

2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
1.D eredua ez da eredu esperimentala. Aitzitik, eredu finkatua da. Eta bertan lortzen diren emaitza akademikoak paregabeak dira.

2. Hizkuntzak ikasteko murgiltze-eredu bakarra da. Hartara, bi hizkuntza(euskara eta gaztelania) ongi ikastekoaukera ematen du, eta hirugarren hizkuntza bat (ingelesa) ezagutzea ahalbidetzen du. Eta gaztelaniaz besteko ama-hizkuntza duten etorkinen kasuan, hirugarren hizkuntza baten jabe dira, eta laugarren bat ezagutzeko aukera dute.

3.D ereduan ari diren irakasleak motibaturik daude, baliabide didaktiko ugari eta egokiak erabiltzen dituzte eta euskara ederki dakite.

4.Hainbat tokitan (Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ipar aldeko inguru askotan) ikasleen % 100ek aukeratzen dute D eredua. Beste toki anitzetan ere jende askok aukeratzen du. Halaber, Nafarroako Gobernuak 2009. urtean egindako inkesta soziolinguistikoaren arabera, hiru pertsonatik bik aukeratuko lukete euskarazko eredu bat.

5.Eusko Jaurlaritzak berriki egindako inkesta batek jakitera ematen duenez, biztanleen% 85ek dio euskara ikasteak ateak irekitzen dituela.

6.Eta azken arrazoia, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa: Euskara Lingua Navarrorum da, hizkuntza bizia, gure kultura- eta identitate-ondarearen parte garrantzitsua. Eta ezin dugu gure ondaretzat ukatu, ezta ukatu behar ere.

Aukeratu D eredua zure seme-alabendako, egiezu opari hori.

Olatz Agirre, Jose Javier Nuin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.