Zuzendariari
Trinitate plazaren arriskuez
Korrikaren beste edizio bat ere pasa zaigu. Milaka lagun bildu dira hamar egunez korrika, eta milaka dira ere Donostian bildu zirenak amaierako jaialdirako. Igarkizunek Donostian 20.000 lagun bilduko zirela zioten. Guk ez dakigu noren errua izan den, baina Donostiako Trinitate plazan punta-puntako kontzertuak eskaintzea, jakinda plaza horrek irteera eta sarrera bakarra duela eta oso txikia dela, lotsagarria izateaz gain izugarri arriskutsua da. Etengabeko jende jarioa zebilen kanpora eta barrura bultzaka, tiraka eta ia arnasa hartu ezinik; edozein istripu larri gerta zitekeen. Eta gure galdera da: ez al ditu Donostiak beste leku aproposago batzuk zulo hori baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu