Baskoniaren aldizkari ofizial berria etxean jaso nuen pasa den uztailean. Ireki eta lehenengo inpresioa gustukoa, baina akats bat bazuen: euskaraz 2 orrialde t'erdi. Pentsatu nuen: «Lehenengo zenbakia izanik, baliteke, justifikagarria ez den arren, honetan hizkuntzaren kontua ez zaintzea, ACB mailako proiekzioa egiteko».
Baina hilero euskaraz idatziriko orrialde kopurua ez dela aldatzen ikusteaz aspertuta, nire salaketa egin nahi dut lerro hauen bitartez.
2000. urtetik aurrera Bai Euskarari Ziurtagiria martxan jarri zen, «euskararekiko konpromisoa adierazteko tresna», Kontseiluak esana, eta gure hiriko hainbat elkartek bat egin zuten; eta, nola ez, Saski Baskoniak ere bai. Horren bitartez, enpresek, entitateek, hizkuntzaren normalizazioaren aldeko jarduera egingo zuten, beren erantzukizun soziala kontuan izanik. Aitortzekoa da Baskoniak ziurtagiriko konpromiso batzuk betetzen dituela, ziurtagirien sailkapenaren arabera: gutunak bi hizkuntzetan, euskaraz dakiten langileak, speakerra, irudi korporatiboa, euskarriak, errotulazioa… hau da, ikusgarria den oro. Baina gure hizkuntzak, euskarak, ikusgarria izatetik aktibo nagusi izatera saltoa eman zuen. Ez du balio Korrikaren kanta, Ikusi mendizaleak, eta abar pabiloian jartzea gure euskaltasuna adierazteko. Adierazpenetatik ekintzetara jo behar dugu. Anje Duhalderen abestiak dioen bezala eta euskarari egokitua: «Maita nazazu guttiago eta goza nazazu gehiago».
Zuzendariari
Triple baino, hiruko nahiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu