Nire izenean idazten dizut, baina baita «zerbait egin behar da» esanez bere haserrea adierazi diguten Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako gizarte zerbitzuetako teknikari en izenean ere. Zuk egin dituzun moduko adierazpenek -inoiz ez direla berrikusi gizarte laguntzak eta banan-banan berrikusiko dituzuela egun dauden 88.000 espedienteak- kezka eta administrazioan konfiantza falta sortu besterik ez dute egiten. Gainera, hori guztia gertatzen da iruzurra erabat zabalduta dagoelako iritzia nagusitzen ari den unean, guztien ahotan dabilenean nire bizilaguna besteren kontura bizi dela eta laguntzak «kanpokoentzat direla eta ez bertakoentzat»...Gizarte zerbitzuetako langileoi zaila egiten zaigu iritzi horiei aurre egitea eguneroko lanarekin bakarrik, eta horregatik diot zure hitzak oso larriak direla eta sumina sortzen dutela. Lurralde honetako herritarrek guk nola lan egiten dugun jakitea nahi dut. Jakin dezatela diru sarrerak bermatzeko errentaren eskaera guztiak eta aldizka Gipuzkoan ditugun ia 10.000 onuradunen datuak, Foru Ogasunaren 20 fitxerorekin, Gizarte Segurantzaren eta langabezia prestazioen erregistroekin gurutzatzen ditugula. Halaber, duela hilabete batzuk erregistro zibileko ezkontzen inskripzioak ditugu, egoera horrek eragina izan badezake ere laguntza jasotzeko eskubidean. Benetan nahiko genuke administrazioko arlo guztietan horren zorrotz jokatzea iruzurraren aurka.Horrenbestez, Zabaleta andrea, ez gaitzazu intoxikatu saltzen duzun kearekin eta utz iezaguzu gizarte hobeago baten alde lan egiten.
Antton Arrieta Valverde. Prestazio ekonomikoen kudeatzailea.
ZUZENDARIARI
Zabaleta andrea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu