Ezer ez! Politiko, sasi intelektual eta buruzagi espainolek mendeak daramate euskaldunei buruzko informazio desitxuratua zabaltzen, Espainian eta munduan. Patxi Lopezek berak, euskara eta alde batekoen biolentzia lotzean, Madrilen diseinatutako estrategiari men egiten diola besterik ez du erakusten. Hitzak ez zaizkio bere barrutik atera, ez dakigu hori den bere pentsamendua, idatzi egin baitiote esan beharrekoa. Estrategek hori esatea agindu diote, eta hori esan du.
Estrategia horren helburua da euskaldunak haien neurrira irudikatzea: arloteak, ezjakinak, basatiak, primarioak, biolentoak, atzerakoiak... Haiek, berriz, toleranteak, solidarioak, kultoak, argiak eta abar dira. Eta, jakina denez, horretan guztian hizkuntza erabakigarria da. Euskal kulturari eta jakintzari bizkar emanda bizi dira, baita Euskal Herrian ere.
Zuzendariari
Zer dakite espainolek euskaldunei buruz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu