Zuzendariari

2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun

Bizirik dirau



ETAren amaiera dela eta (HIKA aldizkaria, 220 zkn) Jose Iriarte Bikila-k aipatzen du Nabai, esanez, beste ezkerreko indarrak bezala instituzioen jokoan erortzen ari dela. Ongietorria ematen dio azken treguari, gehituz, denbora alperrik galdu dela azken hamarkaketan, trantsizio garaia barne. Baina trantsizioari erreparatuz, zerbait ikasi beharko genuke Arabiar herriko iraultzetatik; hau da, demokrazia eta diktaduraren arteko ezintasuna, eta nola erabiltzen den trantsizio artifizio hori, aitzakia gisa, demokrazia ukatzeko eta botere autokratikoari eusteko. Bikilak ezkerreko errefundazioa eskatzen du, baina kontuz! Errefundazioa hauteskundeetan parte hartzeko besterik ez bada, orduan instituzioen jokoan eroriko ginateke.

Rafa Garde.

Euskara EHUn



Gutun hau sinatzen dugunok, medikuntza euskaraz ikasiko genuelakoan matrikulatu ginen EHUn. 17 urte luze pasa dira euskarazko lehen ikasleak heldu zirenetik, eta egun, tamalez, ez dugu ikasketa guztiak euskaraz egiteko aukerarik izango. Urteak pasa arren, ez da 2. zikloan aurrerapauso nabarmenik izan, ospitaleetako irakasgaietan euskarak duen presentzia oso eskasa baita oraindik. Ez hori bakarrik, EHUk guk euskaraz ikasteko egindako hautua betetzeko borondaterik ez duela argi geratu da. Osasun sistema euskalduntze bidean oinarri eta mugarri hezkuntzak izan behar duelako, EHUn euskalduntzeari modu serioan ekiteko ordua heldua da.

E. Agirre, M. Legarra, M. Olabide. Medikuntza euskaldundu ekimenaren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.