Zuzendariari

2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun

Har dezagun hitza



Armak utzi behar ditugu, eta arrazoi bi emango nituzke; eta beste arrazoi are eta nagusiago bat. Lehenengo arrazoia hau da: estrategikoki eta taktikoki ez da errentagarri. Bigarren arrazoia: ezker abertzaleak orain publikoki, eta orain arte beste euskal esparru osoak, ETAri bere ekintza armatuak egiteari utzi ditzan eskatu diote. Eta arrazoi nagusiena: goazen gatazka hilgarri hau, oinaze eta sufrimendu eragile hau bukatzera. Esan nahi dut euskaldunak espainolak, soilik euskaldunak, frantsesak edo esate baterako murtzianoak nahi badugu izan, orain eta beti gure buruei hori galdetzeko onespenarengatik lehiatu eta borrokatu behar dugula, baina gizalegez, gu ez gaitezen hilgarri edo mingarri izan, eta gu ez gaitzaten hil ezta sufriarazi. Gure borroka ez baita izan behar gatazka armatu bat irabaztea, baizik eta euskaldunon askatasun osoago bat lortzea.

Iñigo Anso Galarza. Urnieta.

Agortuta Salingerren euskarazko bertsioa



Jon Benitok igandean idatzitako artikuluak bultzatu nau aspalditik egin nahi nuen eskaria gauzatzera. Gogora dezadan, hasteko, Salingerren The Catcher in the Rye (Zekale artean harrapaka) eleberriaren euskararen itzulpen ikaragarri ona (Elkar) agortuta dagoela. Liburuaren protagonista (Holden Caulfield) gazte belaunaldi askorentzat erreferentzia izan da eta bada, nerabezaroko noraezaren ikur eta mitoa. Aldarrika dezadan, lerro hauen bitartez,liburu zoragarri hau euskaraz irakurtzeko aukera.

Jose Antonio Erdoiza. Bilbo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.