Badakigu independentzia gabe euskara luzaroan galdu egingo dela. Beharrezkoa izango ez delako. Gu, euskaldunok, gutxi gara, eta bi hizkuntza erraldoien artean gaude. Eta bi hizkuntzoi bi Estatu handik erabat laguntzen diete. Eta gure hizkuntza txikiari ahal duten traba gehienak jarri. Euskara heriotara emana dago, Leizarragaren moldea erabiliz. Hor dago galdera zintzilik. Independentziarekin Euskara salbu al dago?
Kezkatzekoa da. Hor da Irlanda. Lortu zuen independentzia; hizkuntza, gaelikoa, galzorian da.
Euskal Herrian jendea euskararen alde dagoela esan liteke. Beste indar garrantzitsua independentzia ondoren ze gobernu sortzen den izango da. Nork zuzenduko du Euskal Herria? Bada kezkatzeko motiborik.
Gaur egungo gobernuan, badira benetako euskaltzale zintzoak. Guztiok ezagutzen ditugu eta maitatzen. Ez dira, ordea, guztiak horrelakoak. Zenbat dira egun gobernuan daudenen artean independentziaren aldekoak? Zenbat euskararen alde?
Hor dugu, adibidez, Ertzaintza. Lautik batek soilik daki euskaraz. Gobernuaren esku izan da Euskara eskatzea. Ez du egin.
Kezkagarria da norbaitek esan zuena: Euskarak egun duen gaitzik latzena minbizi galgarria duela gizarteak euskarengan; beldurra, lotsa, gure artean euskaraz hitz egiteko; erdaldun baten aurrean egotea aski da talde osoa erdaraz hasteko.
Euskara galtzen bada, edo hiltzen, horregatik izango da. Alferrik dira ikastolak, AEK eta HABE, alferrik euskal egunkariak eta ETB. Gure kobardiaz hilko da gure hizkuntza.
Zuzendariari
Independentziarekin euskara salbaturik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu