Ofiziala da. New York Times-ek esan du. Hizkuntza naturalek pentsamendua moldatzen dute. Ez da gauza bera euskaraz edo guugu yimithirr-eraz pentsatzea. Hizkuntza bakoitzak bere kategoria kognitiboak ematen dizkizu, eta zuk mundua horien bitartez pentsatzen duzu.
Neure ikerketak ere ondorio berera eraman nau. Baina orain «ortodoxia» dena, duela bizpahiru urte arte herejia izan da. Zientzia kognitiboek eta antropologoek ikerketa lan handia egin behar izan dute hizkuntzak pentsamendua nola moldatzen duen erakusteko.
Pinker eta Fodor jaunak, Pentsamenduaren Hizkuntza Unibersal erabat errepresentatzaile hori ez da existitzen. Sentitzen dugu, oker zeundeten. Gogamena aztertzea bikain dago, baina utzi programa politikoak albo batera —«odio el relativismo» esan omen du Fodorrek (Pinkerrek aipatzen du eta Azurmendik bere liburuan jaso)—.
Eta etxera etorriaz, bai, Txillardegi, gure Txillardegi maitea, arrazoi zenuen «hizkuntza da herri baten arima». Norbere bihotzak norbere hizkuntzan egiten duelako taupa. Orain, lerro hauek irakurtzean ere, oroituko da hamarkadetan ateak itxi dizkiotenez, euskarazko gogoketa defendatzeagatik «esencialista», «romantico» eta antzeko beste hamaika epiteto botata lekutxoa egin duten modernitoez. Oroituko denez. Baina azkenean New York Times egunkariak ere arrazoi eman behar izan dio. Ez da gutxi. Baina... aski da?
Zuzendariari
Txillardegik arrazoi zeukan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu