Egoera gordina da. Akordatzen naiz ze inpresioa egin zidan Ibon Sarasola, elkarrizketaren batean, gaizki bada ere euskaraz hitz egiteko esaten ikusteak. Egin euskaraz, gaizki bada ere. Desesperatuaren hitzak iruditu zitzaizkidan, zentzuzkoak izanagatik. Eta geure etxean, geure etxe ezin euskaldunagoan, aitak zenbat aldiz esan ote zigun euskaraz egiteko, horixe etorri zitzaidan hurrena. Etengabeko ahalegina dela euskaraz bizitzen saiatzea, nekatu egiten dela jendea, amore ematen duela, etsaia oso da indartsu eta zitala.
Eta akordatu nintzen, azterketaren baten arabera, hil-urtea eta dena jarri ziotela euskarari Iparraldean: 2051. Eta akordatu nintzen Asisko Urmenetari Sautrela-rako elkarrizketa egitera joan ginenean pilotan ibili ginela plazan, eta emakume euskaldun batek euskaraz egin zigula guri, eta segidan frantsesez bilobari. Horretaz akordatu nintzen Fermin Etxegoienek Lapiko Kritikoan utzitako iruzkina irakurrita. Sautrela ere kendu egingo dute barren.
Gero Koldo Izagirrerekin akordatu nintzen. Autopsiarako frogak liburuaren aurkezpenean esandakoa etorri zitzaidan: «Gero eta gehiago idatziko dugu euskarari buruz. Anjel Lertxundi etengabe ari da, eta Fermin Etxegoien ere bai».
Jira
2051
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu