Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aberri

2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Non hasten da atzerria, margotuta al dago marra, ikusten al da zerua hartu eta hegan egiten duzunean, ala laino artean galtzen zara, dena da lanbro, lauso, landura? Non hasten da atzerria, zein koloretako poliziak daude aduanan, zein hizkuntza egiten dute, errespetuz hartzen al dute jendea, errespetuz hartzen al dute atzerritarra atzerrian? Non hasten da atzerria, zer eguraldi egiten du, zero azpitik uzkurtzen al dira merkuriozko termometro zaharrak goizaldean, hozmindu egiten al dira langileak gaueko txandatik etxerakoan, entzuten al dira oraindik fabriketako sirena hotsak, ikusten al da buzo urdinik balkoietan esekita, ala arropak etxe barruan lehortzen dituzte atzerrian? Eta zaborra, atez ate biltzen al dute zaborra atzerrian, ala han ere azkarregi iritzi diote oraindik eta errauskailu erraldoi batek dena erre eta desagerraraziko duen ilusioak jota bizi dira? Aurrerako ihes etengabea al da bizitza atzerrian, hementxe bezala? Futbolarekin entretenitzen al da jendea? Gorabehera handirik gabeko bizimodu lasaiarekin egiten al dute amets atzerritarrek atzerrian? Zer iritziko ote diote «atzerri, otserri» esaera zaharrari? Zerekin egiten du amets atzerritarrak?

Non hasten da aberria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.