Hitzen esanahia kulunkaria da, baina itzela da hitzen boterea. Irabazi egiten naute hitzekin, galdu egiten naute. Hauteskunde kanpainari batere kasurik egin gabe itsu-itsuan botoa eman behar nion lehendakarigaia fortunatu zitzaidan lehengoan irratian, horixe dauka txarra auto zaharrak, kaseteak ez dauka auto-reverserik, eta alde bat bukatzen denean irratiak egiten du salto automatikoki; bazoaz zu hor lasai-lasai Hiru Truku entzuten, Orbelak airez aire kantatzen aurreko autobusekoek ere entzuteko moduan, eta derrepente hauteskunde kanpainaren barruko jardunak inbaditzen du zure gogoa, eta orain arte zorrotz baztertutako propaganda hasten zaizkizu botatzen, edo elkarrizketa baten erdian amiltzen zara, eta entzun nahi ez zenituzkeenak entzuten bukatzen duzu.
Lana, lana, lana, hori da inportanteena, eta besteak, azpiegitura handiak eta, AHTa esaterako, gero, dirurik balego eta denontzako onura balitz, orduan hori ere egin beharko litzateke. Orain modan dauden aholku guztiak ahaztu eta bihurgune itxiaren erdian hasi nintzen kaseteari buelta ematen. Ezkerraren eta eskuinaren aurretiko edo gainetiko ideologia bat gailendu da azken aldian: populismoa.
Nola eman botoa, ez bada itsu-itsuan?
Jira
Airez aire
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu