Noizkoa da etorkizuna, nondik dator. Etorkizuna bera ere, ez da bat ordea. Zer da etorkizuna egunero dendaren atarian eseri eta eskean aritzen denarentzat, zer da etorkizuna etxeak jasotzen dituen enpresariarentzat, zer da etorkizuna kalera joango dela esan dioten langilearentzat, zer da etorkizuna bihar goizean Lanbidera joan eta txartela berritu behar duenarentzat. Parentesi artean jarri behar nuen, baina ez, paragrafo bat merezi du.
Langabetuen testigantzak falta ditugu.
Noizkoa da etorkizuna bihar goizean Lanbidera joan eta txartela berritu behar duenarentzat, joango ote zaio gogoa gaztaroko urteetara, botako ote dio errua bere buruari, hasiko ote da makakorroka, txikitan bezala, bakarrik dagoenean, galdu duen guztiagatik, egin ez duenagatik, gaizki egin duenagatik, sentituko ote da ergel eta motz mahaiaz bestaldeko funtzionarioaren aurrean, ez dituelako legeak ezagutzen, ez dituelako baldintzak ulertzen, ez dakielako makinariak nola funtzionatzen duen, izango ote du bere burua trenari botatzeko pentsamendurik sekula, harrapatuko ote du azpian igandeko tristuraren zamak, sartuko ote zaio Lanbideko bulegoei su emateko gogoa.
Zer da etorkizuna, noizkoa da etorkizunaren ideia?
Jira
Astelehena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu