Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Autobideak

2012ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Noan lekura noala, han daude beti besteak. Bakarrik nagoenean ere, hor daude beti besteak, batez ere bakarrik nagoenean. Eta ez soilik nire gogoan agertzen hasten direlako, bat-batean norbaiten akordua etortzen zaidalako, haren hitzak, haren ahotsa telefonoaren haritik nire barreneko osin beltzean hondoratzen. Ez horregatik bakarrik. Harrituta begiratzen diet inguratzen nauten gauzei batzuetan, bat-batean konturatzen naiz: gauza hauek guztiak baten batek egin ditu, mahai hau, flexo hau, liburu hauek, baten batek egin ditu, batek baino gehiagok, noski, eta onena eman dute berenetik. Inguratzen nauten gauza xumeenek ere, besteengana naramate. Nire ondasunik ezdeusenaren zainak luzeak dira, zenbat jende biltzen ote dute euren baitan, zenbat lekutan bizi ote naiz batera?

Baina besteak ahaztu egiten zaizkit gero; hartzen dut autoa norabait joateko, presaka, ta jendea traba da, zebrabidea motelegi gurutzatzen duen agurea, aparkatu ezinda ari den ikaslea, aurreratu ezin dudan kamioi luzeegia, azkenean behintzat iritsi naiz autobidera.

«Egungo sozietateak autopistak dira, auto-bideak omen.» dio Eduardo Apodakak. Ez da harritzekoa bazkalondoan bidesariez eta zergez hitz egiten bukatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.