Eguna bere kasa bezala zihoan, batere behartu gabe. Laster da udaberria hemen. Eguerdian ireki nuen mundura ematen duen leihoa, ez neukan presarik, noiz eta non harrapatuko ote nau heriotzak, egunkaria pantailan irakurtzea ez da egunkaria irakurtzea, ezin duzu katilua politikoaren aurpegi gainean jarri, ezin diozu adarrik marraztu zutabegile aspergarriari, ezin dituzu egin denbora-pasak amarekin, hiztegian begiratu, ez dik txarra irten hiztegi horrexek ere, batzuetan dena botatzen duzu faltan, beste batzuetan ezer ez, ez dakizu jasango zenukeen, tragediarako joera duzu, bada hor nonbait aipu inteligenteren bat horren harira, orain ez daukazu gogorik azkarrarena egiten ibiltzeko, tragediarako joera duzu, ez dakizu jasango zenukeen euskara zeure begien aurrean hiltzen ikustea, euskaldunaren bakardadea, ordenagailua ireki duzu, etxerako bidea da mundurako leihoa kanpoan zabiltzanean.
Jon Sarasua ageri da argazkian. «Oro har, ilunaldi estrategiko batean gaude». Gehiago nahi duzu. Goiena.net-en zaude orain: «Botilak zuloa dauka». Bideoa ikusten hasi zara, kazetariak abisu eman dizu: «10 minutu bakarrik dira, merezi du».
Aspaldiko hamar minutu luzeenak egin zaizkit. «Egoera gordina da».
Jira
Bakarrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu