Baina orduan, dena ikuspegi kontua baldin bada, datu berberak erabilita bi irakurketa hain diferente eta are kontrako egitea baldin badago, dena baldin bada norbere aldartearen araberako, norbere egoeraren ispilu, norbere min eta ezinen proiektatze nazkagarri bat, dena baldin bada sinismen kontua, zeure buruarengan duzun konfiantzaren tamainako, bestek nola ikusten zaituztenaren ordain, gauza beldurgarri ezegonkor eta aldagarria, gauza etereo eta gaseoso bat, merkatuen gorabeherak intuizioetan eta beldurretan oinarritzen baldin badira, ekonomia magiaren pareko bihurtu baldin bada, dena baldin bada fede kontua, orduan, noiz hil zen Jainkoa? Hobeto esanda, zeinek berpiztu du izaki orojakile eta ahalguztiduna, fededunek harengan itxaropena jartzeko modukoa, zintzoa eta onbera, baina aldi berean zorrotza eta gupidagabea, zigortzailea, bakoitzari merezi duena ematen diona, justua, zerurako ateak itxi eta bizitza eternoa (izatez nahikoa infernu ez eta) infernuan igarotzera kondenatzeko barruak dauzkana, eta gainera aurrez mundualdian erabat ito gabe ere itoaldi ederrak ematen dizkizuna, orain merkatuak izena hartuta hilen artetik etorri zaiguna?
Zein izango da berriro hilko duen bipila?
Jira
Berpiztua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu