Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Besteak naiz

2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Zein zaren esaten hasi beharko bazenu izen zerrenda ikaragarri luze bat egin beharko zenuke, edozein telefono agenda baino askoz luzeagoa, izenik ere ez dakizun jendez bete beharko zenuke, oraintxe bertan alboan dauzkazunetatik hasita. Zenbat jenderekin gurutzatu ote zara zure bizitzan? Denak sartu beharko zenituzke zerrendan.

Zer zaren esaten hasi beharko bazenu mundua deskribatzen hasi beharko zenuke, xehetasunik txikiena ere galdu gabe, hasi soinean daramatzazun arropetatik eta zure begiradak harrapatzen duen azken gauza ñimiñoenera arte, eta horixe zara orain, eserita zauden lekua, zure zentzumenek jasotzen dutena, argia, beroa, izerdi berriaren usaina, kafea izotzarekin, parkean dabilen zozoa.

Gehiegi esatea litzateke? Nieves Etxaniz naiz, Donostiako Ospitalea naiz, Xabier Munibe Ikastola naiz, mukieriak gazterik eraman zuen Hartz alemaniar artzain-txakurra naiz, Daniel Garate naiz, Azkoitia naiz, birigarroari ematen genizkion barraskilo hautsietako bat naiz, Mikel Zabalza naiz, Juan Carlos Perez naiz, Herri Batasuna naiz, Donostiatik Londreserako autobusa naiz, Asier Sudupe naiz, Jaione Mendizabal naiz, Harkaitz Cano naiz, Izibene Oñederra naiz.

Eta beste asko eta asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.